>

V JARDUNALDIA. LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE
EGOKIAK EUROPAN

Miércoles 1 de diciembre. De 9.00h a 13.30h. Artium (Vitoria-Gasteiz) eta Online Youtube

#EusLagunkoiaBBPP21

Adinekoekin Lagunkoia den hiri batean, bertako politikek,
zerbitzuek, inguruneek eta egiturek pertsonen zahartze
aktiboa bermatu eta errazten dute.
(OME, 2002)

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 46.043 habitantes.

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %22,64  (10.425 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %7,42 (3.416 pertsona)

Atxikipen data: 2017ko maiatza


1 santurtzi ciudad amigable 01

 

Talde eragilea:

Zenbakia aldatzen doan arren, 55 eta 80 urte bitarteko 10 pertsonek osatzen dute talde eragilea, 5 emakume eta 5 gizon. Hilabetean behin biltzen dira Santurtziko Udaleko teknikari batekin eta kanpo entitate bateko laguntza teknikoarekin. Aldi berean, taldeak urte bete darama kanpoko laguntzarik gabe bilerak burutzen.


Diagnosia:

2017-2018 urtean zehar diagnosia burutu da. Hori betetzeko, lagunkoitasun inkestak, foku taldeak eta herri topaketak egin dira.
Parte hartze inkestetan adina orekatuago egon den arren, %54 65 urtetik gorakoak eta %41 horik beherakoak, foku talde eta herri topaketetan adineko pertsonak izan dira nagusi eta presentzia handia izan dute Santurtziko ehun asoziatibora lotuta dauden pertsonek.

2017ko azaroan eta abenduan bete ziren lagunkoitasun inkestak eta 378 erantzun jaso ziren, webgune eta banatu ziren udalerriko ekipamendu desberdinetatik. Foku taldeei dagokionez bestalde, 2018ko apirila eta maiatza bitarteko 3 astetan bildu ziren 9 foku talde ortu ziren, guztira 91 pertsonak hartu zuten parte. Azkenik ekainean egin ziren bi herri topaketetan, 35 pertsonek hartu zuten parte.

 

Ekintzak:

“Santurtzi Adeitsua” jardunaldiak egin zien 2016ko azaroan, 2017ko abenduan eta beste bat dago aurreikusita 2018ko abendurako.

2017 eta 2018ko “Sardinera Egunanean” stand informatibo batekin hartu zen parte. Sardineren bitartez, Santurtziko emakumeei omenaldia egiten zaien eguna da eta ekintza desberdinez beteriko asteburu bat izan ohi da, azken bi urteetan “Santurtzi Adeitsua” ekimenak ere bere tartea izan du eta ekimena azaltzeko aukera egon da.

 

Talde eragilea:

Equipo motor

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT
contentmap_plugin

Hartzaileak

  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Herritarrak oro har.

Helburuak

  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, esparruan zahartze-prozesura egokitzeko.
  • Lagunkoitasun esparruan beste herrialde eta hiri batzuetan egindako esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan horiek erreplikatzeko zer aukera dituzten ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Sariaren irabazle eta finalisten jardunbide egokiak ezagutaraztea.
  • Berrikuntza eta eraginkortasun handiengatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek garatutako praktikak balioan jartzea.

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000