New Jersey Ave,Bergenfield, New Jersey, US
Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Arratia-Nervión.
Biztanle kopurua: 4.194 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %18,34 (769 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %5,17 (217 pertsona)
Atxikimendu data: 2016ko ekainean Dublineko deklarazioa onartu zuen udalbatzak eta 2016 irailean burutu zuten lehen batzarra
Talde eragilea: BIZI BATZORDEA
15 pertsonek osatzen dute talde eragilea, gehiengoa 60 urtetik gorako izanik. Taldea hilero biltzen da.
Diagnostikoa:
Diagnostikoa 2016ko irailean hasi zuten, eta 2017 ekainean bukatu. 2016an zehar OMEk proposatutako 4 gai jorratu zituztelarik («Etxebizitza», «Herritarren partaidetza eta lana», «Partaidetza eta gizarte sarea» eta «Komunikazioa eta informazioa») eta 2017an «gizarte eta osasun zerbitzuak», «garraioa», «aire zabaleko espazioa eta eraikinak», eta «errespetua eta inklusioa»
Diagnostikoa bi zatitan banatu zen: alde batetik ikerketa partehartzailea eta bestetik ikerketa osagarria.
Ikerketa partehartzaileari dagokionez 9 saiotan banatu zen prozesua, erabilitako metodologia zerbitzu diseñua eta ekintza ikerketa izan zirelarik. Saio bakoitzean OMEk proposatutako gai bat aztertu zen, saioa partehartzaileak foku taldeetan banatuz egin zirelarik, guztira 4 foku talde sortu ziren.
Diagnostiko fasean OMEk proposatutako 8 gaiak 58 azpigaitan landu ziren eta 160 proposamen baino gehiago batu ziren. Ikerketa osagarrian nagusiekin zerikusia daukaten eragile eta elkarteak elkarrizketatu ziren: esaterako osasun eta ongizateko langileak, merkatariak zaintzaileak etab... hortik aparte herriko plan ezberdinak ere aztertu zirelarik (berdintasuna, hirigintza..).
80urtetik gorako pertsonekin foku talde berezitu bat burutu zen, beraien parte hartzea sustatzeko asmoaz. Diagnostikoa bera kaleratzeko herritik zehar gune lagunkoi eta ez lagunkoien „jinkana“ ere burutu zelarik.
Deskargatu diagnosi txostena
Ikusi bideoa
Akzio Plana
2017ko irailean hasita plana garatzen gabiltza, horretarako BIZI BATZORDEKO kideak hilean behin batzen gara diagsnotikoan argitutakoari lehentasunak eta indikatzaileak ezartzeko fasean gaudelarik.
Horrez gain, herriko elkarte eta eragile ezberdinekin WORK CAFÉ bat burutu dute, saio honetatik gainera sinergiak eta lanerako proiektu ezberdinak sortu ziren.
Ekintzak
Web:
http://www.igorre.net/es-ES/Servicios/Participacion/Paginas/participacion_Bizi.aspx
Lantaldea:
EGIRATUA
09:00-09:30 | Harrera eta izen-emateak |
09:30-09:45 | Ongietorria Julian Iantzi |
09:45-10:15 | Inaugurazio instituzionala. Zergatik jarri ginen martxan? Euskadi Lagunkoia. Beatriz Artolazabal. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Nekane Arzallus Iturriza. Donostiako Udala |
10:15-10:40 | Hitzaldia Loli Astoreka. Aktorea. |
10:40-11:15 | Atsedena-Kafea |
11:15-11:55 | Lagunkoia esperientzien elkarrizketa. Euskadi Lagunkoia Sareari atxikitako udalerriak eta eragileak. |
11:55-12:00 | Euskadi Lagunkoiaren 10. urteurrenaren bideoa |
12:00-12:30 | Itxiera Iñigo Urkullu Rentería. Lehendakaria Euskadi Lagunkoia Sarearen familia-argazkia. |