>

IV. JARDUNALDIA Covid-19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia

Adinekoekin Lagunkoia den hiri batean, bertako politikek,
zerbitzuek, inguruneek eta egiturek pertsonen zahartze
aktiboa bermatu eta errazten dute.
(OME, 2002)

Aurkezpena

Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Bilbo handia

Biztanle kopurua: 345.110 pertsona

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %23,75 (81.972 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,93 (30.837 pertsona)

Atxikimendu data: 2016 hasieran batu zen Euskadi Lagunkoia taldera, nahiz eta, OMEren sarera 2010. urtean batu zen.

 

Diagnosia:

2010 eta 2011. Urte bitartean egin zen herriko diagnosia. Diagnosia burutzeko, 8 foku taldetan banatu ziren horien artean zeuden: 48 adineko pertsona, 24 gizarte profesional, 12 zaintzaile eta elkarte zein ONGtako 12 ordezkari. Horrez gain, 300 inkesta banatu ziren hirian zehar eta 209 erantzun jaso zituzten (%35 emakumeenak eta %65 gizonezkoenak).

 

Lagunkoitasun plana:

2012an zehar plan bat adostu zen. 8 arloen baitan estrukturatu zen akzio plana. Udaleko 13 alorrek hartu zuten parte:

  • Zirkulazio eta Garraioa
  • Obra eta Zerbitzuak
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena
  • Osasuna eta Kontsumoa
  • Gizarte Akzioa
  • Hezkuntza eta Kultura
  • Hiritarren Parte-Hartzea
  • Bilbao Ekintza
  • Alkatetza: Prentsa Bulegoa
  • Alkatetza: Sari eta Errekonozimenduak
  • Berdintasuna
  • Hiritarren segurtasuna
  • Eusko Jaurlaritzako Osasuna

 

Azpimarratzeko akzioak:

2012-2014. Urte bitartean B+60 akzio plana jarri zen martxan.  Eraikuntza eta aire libreko guneetan “Muévete seguro” proiektua jarri da martxan. Ekimen honen helburua, adineko pertsonak hirian zehar dauden seinale nagusi zein bideko marka desberdinen inguruan kontzientziatu eta formatzea da. Hori lortzeko, adineko hezitzaile talde boluntario baten laguntza eduki zuten.

Horrez gain, Sare eta gizarte laguntzako alorretik bultzatuta, telefono “lagunkoia” ezarri da. Telefono horrek, beharrak identifikatzeaz gain, informazio eta aholkularitza eskaintzen ditu adineko pertsonentzat.

 

B+60 IBILBIDEA planaren ebaluaketa:

B+60 planaren ebaluaketaren hasieran, Bilboko Udaletxeak, hiriak adineko pertsonekiko zuen egokitzapen maila neurtzeko OME-KOBEk sustatutako proiektu pilotuan parte-hartzeko gonbidapena jaso zuen. Udalak, esperientzia berri honetan parte-hartzeko bere proiektua aurkeztu zuen eta horren ondorioz, munduko beste 12 hiribururekin batera, gida berri honen datu adierazgarri zein osagarriak erraztu eta partekatzeko aukeratu zuten.

OME-KOBEk sustatzen duten gida berri honek, herri mailan adineko pertsonen inguruko egokitzapenak pixkanaka hobetzen joan daitezen, ebaluazio eta jarraipenean jarraitu beharreko pausu adierazle zein osagarriak ezartzen ditu.

Bi prozesuak denboran bat-egite honek (B+60 planaren ebaluaketa eta OME-KOBEk ezarritako gida berria), bi prozesuen arteko sinergiak sortu, Bilbo adineko pertsonekiko lagunkoia izatea lortu eta herriko neurketa metodoetan gidatu eta hobetzeaz gain, proiektu honek ikuspegi mundiala izatea lortu du beste hainbat hiriren erreferente bihurtuz.

 

B+60 II Plan Mundialaren elaborazioa:

2015. urte bukaeratik hasi eta 2016. urtean zehar, sortu zen B+60 II Plan Mundiala. Proiektu hau, administrazio publiko, zahartzearekin erlazionatuta dagoen hiritar eragile eta Bilbon erroldatuta dauden 60 urtetik gorako adineko pertsonen kolaborazioarekin sortu zen. Bigarren plan honen helburua, 2016-2019. urte bitartean, Bilboren lagunkoitasun maila igotzea da, adineko pertsonek, osasun, parte-hartze eta segurtasun aukerak edukitzen jarrai dezaten zahartzen ari diren bitartean.

 

 

"Bilbo, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia" Diagnosi txostena

Akzio proposamenen dokumentua

IBILBIDEA B+60 planaren ebaluaketa

2016-2019 adineko pertsonekiko hiri lagunkoia II Plana

Webgunea

 

Bideoak:

 

 

Foku taldeak

adinekoak 1

adinekoak 2

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT
contentmap_plugin

Hartzaileak

  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Herritarrak oro har.

Helburuak

  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, Covid-19 krisiaren esparruan zahartze-prozesura egokitzeko.
  • Lagunkoitasun eta Covid-19 krisiaren esparruan beste herrialde eta hiri batzuetan egindako esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Covid-19 krisialdian jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan horiek erreplikatzeko zer aukera dituzten ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Sariaren irabazle eta finalisten jardunbide egokiak ezagutaraztea.
  • Covid-19ren esparruan berrikuntza eta eraginkortasun handiengatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek garatutako praktikak balioan jartzea.

Programa deskargatu




PROGRAMA

08:30-09:00 Harrera
09:00-09:30 Inauguraziao instituzionala
Beatriz Artolazabal Albeniz.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua.

Juan Ibarretxe Karetxe.
Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia
09:30-10:00 Hasierako Konferentzia
"Komunitateak eta COVID-19: adinarekin lagunkoia den berreskuratze-plan bat garatze".

Prof. Christopher Phillipson.
Manchester Institute for Collaborative Research on Ageing.
10:00-11:00 1. Mahaia: Jardunbide egokiak Europan

1.Gizarte-bazterketaren arriskua zahartzaroan eta COVID-19a: ikasgaiak komunitate lagunkoientzat. 20'
Thomas Scharf. Newcastle University. President of the British Society of Gerontology

2. Age-Friendly Greater Manchesterrek COVID-19ri emandako erantzuna. 20'
Paul Mc Garry. Assist Director, Greater Manchester Combined Authority. Head Greater Manchester Ageing Hub.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 20'
Espacio dedicado a la intervención del público y el debate con las/os ponentes.
11:00-11:30 Atsenaldia
11.30-12:30 2. Mahaia: Jardunbide egokiak Estatuan

1. Gelditu kurba: eta pandemia elkarlanean gainditzen badugu? 20'
Ricardo Antón. ColaBoraBora.

2. Zahartzea ez da bizi-kalitatea galtzearen eta Covid-19aren krisira egokitzearen sinonimoa. 2019ko JJEE saria. 20'
Aitor Abecia Jiménez. Zanbranako Alkatea.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 20'
Jendeak parte hartzeko eta hizlariekin eztabaidatzeko gunea.
12.30-13:00 HITZALDI AZKARRAK:Euskadi lagunkoia 2020 Jardunbide Egokien

1. 2020ko Saria: “Zurekin Gaude” programa 10'
Sara Buesa Rodríguez. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila. Gasteizko Udala.

2. 2020ko Accesita:"Zilarrezko haria" programa. 10'
Enara Solabarria Moreno. Zuzendari-Gerentea.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 10'
13:00-13:30 Sari-banaketa eta amaiera
Marian Olabarrieta Ibarrondo.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.

Galeria 2020

  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-000.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-0011.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-002.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-003.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-0031.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-004.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-005.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-006.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-008.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-009.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-010.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-011.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-012.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-013.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-014.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-015.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-016.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-017.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-018.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-019.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-020.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-021.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-022.jpg
  • EuskadiLagunkoia-JornadaBuenasPracticasCOVID19-023.jpg


#EusLagunkoiaBBPP20

 

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000