New Jersey Ave,Bergenfield, New Jersey, US
Beste zenbaitekin batera, Aging 2.0 sortu zuen, egoitza AEBn duen eta 20 herrialdetako 60 boluntario-saretako 15.000 pertsona biltzen dituen sare globala; sare horrek zahartzeak dakartzan erronka handietan jartzen du arreta. Fordcastle ere sortu du, egoitza Erresuma Batuan duen aholkularitza-enpresa; berrikuntza publiko eta pribatuan jartzen du arreta, bereziki tokiko berrikuntzako ekosistemetarako eredu berrietan. Beste batzuekin batera, Growth Champions (Wiley, 2012) kaleratu zuen, eta aholkulari gisa dihardu erakunde hauetan: National Innovation Centre for Ageing (NICA), MySense.ai, Irvine Health Foundation, Sompo Holdings Inc eta Music & Memory. Ekonomiako ikasketak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean, eta Enpresen Administrazioko Masterra Harvard Enpresa Eskolan; azken horretan Fulbright bekari esker ikasi zuen.
Fionak urte asko daramatza gizarte-aldaketa sakonaren bila, eta, batez ere, baztertuta eta egoera ahulean dauden komunitateetan jartzen du arreta. Zerbitzu zibil eta publikoetan eta gizarte zibileko erakundeetan aritu da lanean, bai nazioartean, bai Erresuma Batuan eta Irlandan, neurrira egindako aldaketen ezarpena ahalbidetzeko eta kudeatzeko. Fiona partaidetzan dago espezializatuta, kudeaketa estrategiko sortzailearekin konbinatuta. Aurretik hauetan aritu da: NI Youth Forum, Amnesty International, CAJ eta the Irish Human Rights Commission.
Soziologian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Alzheimer gaixotasunaren zainketei buruzko tesi batekin. 2014an eta 2015ean bitartekari kultural eta ikertzaile gisa aritu zen Medialab Prado-n, eguneroko zainketekin erlazionatutako alderdiei buruzko proiektu bat garatzen. 2016tik, erakunde horretako Laboratorio de Innovación Ciudadana laborategiko arduraduna da. Toki horrek eragile ugari biltzen ditu elkarbizitza birpentsatzeko, gizarte-/herri-esparruen eta esparru instituzionalen arteko elkarlanean, esperimentazioan eta lankidetzan oinarrituta.
Angélique Giacomini prestakuntzako eta ikerketako kudeatzailea da Francophone Network of Age-Friendly Cities (FNAC) sarean, eta Osasunaren Mundu Erakundeko Global Network of Age-Friendly Cities and Communities sarera atxikita dago.
Ikerlan baten buru da 2015etik; hari esker, kontzeptu teorikoak eta ezagutza zehatzak bereganatzen ditu Frantzian ezarritako hiri lagunkoien
prozesuei buruz.
Unibertsitateetako prestatzaile gisa lan egiteaz gain (besteak beste, Science Po Paris, Lille edo Besançon), FNAFC federazioko zuzendari exekutibo Pierre-Olivier Lefebvrerekin batera, gai zehatzei edo orokorragoei buruzko prestakuntza eskaintzen du askotariko jendearentzat (hautagaiak, zereginen kudeatzaileak, profesionalak, etab.).
Pierre-Olivier Lefebvrerekin batera The Age-Friendly Essential – France argitalpena koordinatzeko egiten duen lanari esker, biztanleak zahartzeari buruzko ikuspegi akademikoak hiri lagunkoiak sortzeko prozesuan parte hartzen duten lurraldeek lantzen dituzten landa-ikuspegiekin uztar ditzake.
Cambren jaio nintzen, 1984ko udan. Laurogeita hamarreko hamarkadakoak dira nire lehenengo oroitzapenak; garai hartan, asko jolasten zen kalean, eta aurreko hamarkadako arrakasta amerikarrak ikusten ziren telebistan. Haiek, bideoklubeko zinema eta garaiko marrazki bizidunak dira nire erreferentzia, eta haietan oinarrituta dago nire imajinarioa.
Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean ikasketak amaitu ondoren, ikasle ororen errealitateari egin behar izan nion aurre: ikasitakotik bizitzeari; kasu honetan, artetik. Porrotaren ondoren, nahiz eta askotan izan garaile edo hautagai pintura-sarietan Mis amigos y sus perros seriearekin, aldaketa behar nuen. Lehiaketek ziurgabetasuna eragiten zidatenez eta enkarguen zain egon behar izaten nuenez, bizimodua ateratzeko beste era egonkorrago bat aurkitu behar izan nuen. 2013an, pintura-akademia bat zabaldu nuen, lehenik nire etxeko egongelan. Urtebete geroago, toki egokiago batera aldatu nintzen.
Eskolekin, lehiaketetatik aldendu nintzen, eta alde batera utzi nuen txakurren seriea; ordura arte, hari lotu samarra egon nintzen. Aldaketa-une horretan, Fenómenos do rural bururatu zitzaidan. Margolanen serie horretan, ongi merezitako omenaldia egin nion landaguneko emakume galiziarrari. Superbotereak dituzten emakumeen unibertso berri honek arte-galerien mundura hurbildu ninduen, baina, kasualitatez, baita muralismora ere. Desordes Creativas hiri-arteko jaialdiaren sustatzaileek gai horri buruzko mural bat margotzeko aukera eman zidaten. Haiei esker, Galiziako fatxada ugari margotu nituen.
Eta, orain, egoera horretan nago: muralak margotzen ditut udan, eskolak ematen ditut neguan, eta jostailu bat merkaturatzear dut Gabonetan (Fenómenos do rural seriearekin zuzenean erlazionatutako eskultura interaktibo bat).
Filosofiako ikasketak egin nituen, eta Zuzendaritzako Masterra IESEn. Duela gutxi, zenbait ikastaro egin ditut; besteak beste, Transformación Socioecológica de Entornos Urbanos eta Innovación Urbana. No hay Ciudades Inteligentes sino Ciudadanos Inteligentes liburua idatzi dut, eta hizlari gisa aritu naiz Particípolis I partaidetza-jardunaldietan eta NESI (New Economy and Social Innovatión) Forum foroan. miBarrio mugimenduaren sustatzailea naiz, Ruta Siete gizarte-berrikuntzako proiektuko kolaboratzailea, eta esku-hartze komunitarioko prozesuetako erraztailea.
Erabat ziur nago autonomia pertsonala komunitatean biziz gero soilik lor daitekeela, eta teknologiak aukera berriak eskaintzen dituela komunitateko harremanak eta autokudeaketa indartzeko eta herritarrak beren historiaren eragile aktibo gisa ahalduntzeko. Hori dela eta, Valonia Sociedad y Tecnología sortu du beste pertsona batzuekin batera, eta, une honetan, miPlaza proiektua ari gara garatzen, auzo eta komunitateetako elkarbizitza sustatzeko aplikazioa. 2015ean, Expansión egunkariak 50 ideia digital onenei ematen dien sarietako bat jaso zuen proiektuak; 2017an, Ouishare Festival jaialdiko aplikazio finalistetako bat izan zen; eta, duela gutxi, Foro de las Ciudades Madrid foroan aurkeztu dugu.
Berta Cormenzana Izquierdo Geografian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB, 2003). Masterra egin zuen Informazio Geografikoko Teknologietan (UAB, 2004); eta graduondokoa, berriz, Informazio Geografikoko Sistemetan eta Hiriaren Kudeaketan (UPC, 2003).
Gaur egun, Hiri Ekologiako proiektuetako burua da Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentzian. 2005etik egiten du lan bertan. Hirigintza berri bat definitzen, aplikatzen eta ebaluatzen dihardu: hirigintza ekosistemikoa. Superilles/Superetxadien programaren koordinatzaile teknikoa da. Haren gaur egungo ikerketak hiriak antolatzeko eta kudeatzeko tresnen modelizazioan eta ezarpenean jartzen du arreta, hiri-sistema osatzen duten sistemek eta haren laguntza-sistemek elkarrekintzan nola diharduten hobeto ulertzeko.
Alex Kalache medikua eta gerontologoa da, International Longevity Centre Global Alliance aliantzako presidenteetako bat, eta ILC-BR zentroko presidentea.
Master bat egin zuen Osasun Publikoan London School of Hygiene and Tropical Medicine (LSHTM) eskolan, eta doktoregotza bat Epidemiologian, Oxfordeko Unibertsitatean.Kalachek Londreseko Unibertsitateko Zahartzearen Epidemiologiako Unitatea sortu du, eta, bertan, Europako Osasunaren Promozioko Masterreko lehenengo maila. Kalachek Osasunaren Mundu Erakundeko Zahartzearen eta Bizitzaren Saila zuzendu zuen. 2002an, Zahartze Aktiboaren Esparru Politikoa sortu zuen, eta, 2007an, Adinekoekin Lagunkoiak diren Hirien Mugimendu Globala (Age-friendly Cities).
Mundu osoan ezagutzen eta aplikatzen dira bi esparruak. Mundu-mailan, mila ekimenek baino gehiagok aplikatzen dute «adinekoekiko lagunkoia» ikuspegia hiri, komunitate, estatu, barruti, auzo, ospitale, lehen mailako arretako unitate eta bestelakoen politika publikoetan. Alexandre Kalache aholkularia da munduko hainbat tokitan, eta herrialde ugaritako gobernuetarako eta gobernu arteko erakundeetarako egiten du lan.Irakaslea da bere herrialdeko hainbat unibertsitatetan eta atzerriko bost unibertsitatetan; aktibista gisa ere aritzen da, eta zeregin nabarmena du mundu osoko adinekoen eskubideak babesten.