>
Joseba

Cambren jaio nintzen, 1984ko udan. Laurogeita hamarreko hamarkadakoak dira nire lehenengo oroitzapenak; garai hartan, asko jolasten zen kalean, eta aurreko hamarkadako arrakasta amerikarrak ikusten ziren telebistan. Haiek, bideoklubeko zinema eta garaiko marrazki bizidunak dira nire erreferentzia, eta haietan oinarrituta dago nire imajinarioa.

Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean ikasketak amaitu ondoren, ikasle ororen errealitateari egin behar izan nion aurre: ikasitakotik bizitzeari; kasu honetan, artetik. Porrotaren ondoren, nahiz eta askotan izan garaile edo hautagai pintura-sarietan Mis amigos y sus perros seriearekin, aldaketa behar nuen. Lehiaketek ziurgabetasuna eragiten zidatenez eta enkarguen zain egon behar izaten nuenez, bizimodua ateratzeko beste era egonkorrago bat aurkitu behar izan nuen. 2013an, pintura-akademia bat zabaldu nuen, lehenik nire etxeko egongelan. Urtebete geroago, toki egokiago batera aldatu nintzen.

Eskolekin, lehiaketetatik aldendu nintzen, eta alde batera utzi nuen txakurren seriea; ordura arte, hari lotu samarra egon nintzen. Aldaketa-une horretan, Fenómenos do rural bururatu zitzaidan. Margolanen serie horretan, ongi merezitako omenaldia egin nion landaguneko emakume galiziarrari. Superbotereak dituzten emakumeen unibertso berri honek arte-galerien mundura hurbildu ninduen, baina, kasualitatez, baita muralismora ere. Desordes Creativas hiri-arteko jaialdiaren sustatzaileek gai horri buruzko mural bat margotzeko aukera eman zidaten. Haiei esker, Galiziako fatxada ugari margotu nituen.

Eta, orain, egoera horretan nago: muralak margotzen ditut udan, eskolak ematen ditut neguan, eta jostailu bat merkaturatzear dut Gabonetan (Fenómenos do rural seriearekin zuzenean erlazionatutako eskultura interaktibo bat).

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000