>
Sam Dalton photo web

Sam gobernu-politiketan eta -harremanetan aditua da The Challenge ongintzazko gizarteratze-erakunderako, zeinak kohesio handiagoa lortu nahi baitu jatorri etniko, adin eta klase sozial desberdinetako pertsonen artean. Zeregin hori betez, elkarlan estuan aritu da alderdi guztietako parlamentariekin belaunaldien arteko konexioari buruzko ikerketa batean, gazteen eta adinekoen arteko banaketa sozialak txikitzeko moduak aztertze aldera. Samek Healing the Generational Divide txostenerako ikerketa-lanak egin, eta hura idatzi zuen, zeina 2019ko maiatzean argitaratu baitzen. Gaur egun, ikerketaren amaierako txostena idazten ari da; urtearen amaieran argitaratuko da. Erresuma Batuko politika lokalean aktiboki parte hartzeaz gain, lehenago alfabetatze politikoa irakatsi zien Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Politikako, Psikologiako eta Soziologiako (PPS) lizentzia bereganatu zuen Cambridgeko Unibertsitatean, eta Gizarte Zientzietako Masterra egin zuen Chicagoko Unibertsitatean.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000