New Jersey Ave,Bergenfield, New Jersey, US
Yvonne van Amerongen terapeuta okupazionala eta gizarte-langilea da. 1983an, Hogeweyk zahar-egoitzan hasi zen lanean, eta, aurretik, ospitale psikiatriko batean eta errehabilitazio-zentro batean egin zuen lan. 1992an, Hogeweyk zahar-egoitza tradizionaleko zainketen arduradun izendatu zuten. Urte berean, Hogeweyk zahar-egoitzako kudeaketa-taldea dementzia larria zuten pertsonei zainketak emateko ikuspegia aztertzen hasi zen. 1993an, ikuspegi hura abiapuntu gisa hartu zen gaur egungo De Hogeweyk garatzeko. Yvonne izan zen proiektu-burua, eta dementzia duten pertsonei zainketa onenak eskaintzeko ikuspegiaren eta De Hogeweyk egoitzaren sortzaileetako bat.
Gaur egun, Yvonne van Amerongen Be-ren aholkularietako bat da; De Hogeweyken ikuspegiari jarraikiz zainketa ezin hobeak ematen laguntzen die beste erakunde batzuei, eta haiek nola eman aholkatzen. Be Vivium Caregroup-en parte da, zeina De Hogeweyken jabea baita.