>
inigo zubizarreta

Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna. Estatuko eta nazioarteko protokoloan eta zeremonialean aditua. Gizarte-langilea.

Gizarte-zerbitzuetan eta hedabideetan aritu da lanean. 1986tik, Euskal Telebistako langilea izan da, eta hainbat telesaiotako aurkezle, gidoilari eta zuzendari gisa egin du lan. 1997an, BOSen komunikazio eta kanpo-harremanetako arduradun izendatu zuten. 2005ean, El Correo egunkariaren irudi, babesletza eta kanpo-harremanetako arduradun egin zuten. Aldi berean, 1988an, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Elkarteko koordinazio-taldea sortu zuen, arduradun tekniko eta kudeaketako arduradun gisa, eta, aurretik, ACNURekin kolaboratu zuen. 2004an, Inmigrantia taldea koordinatu zuen, migratzaileak linguistikoki integratzeko plataforma. 2008an,

Bizkaiko Foru Aldundian hasi zen lanean, haurrentzako zerbitzuko kasuen koordinatzaile gisa; geroago, hirugarren adinekoentzako zerbitzuan, gizarteratze-zerbitzuan eta mendekotasunekoan aritu zen. 2017tik, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako Sailaren zuzendaria da.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000