>
silviaUrra

Arkitekturako ikasketak egin zituen Donostiako GETen (2004), Eraikuntzako espezialitatean. Tecnalian lanean hasi zenetik, haren jarduera birgaitzearekin erlazionatuta egon da; arlo horretan, eraikuntzako diagnostiko-azterketak eta patologien txostenak egin ditu, eta Bilboko Campos Antzokia birgaitzeko proiektuaren zuzendaritza fakultatiboko kide izan da. 8 urte baino gehiago daramatza eraikuntzarekin eta herritarren zahartzearekin erlazionatutako I+G proiektuetan. Arlo horretan, eraikitako parkearen errealitatearen azterketan espezializatu da, bertan bizi direnen beharrak kontuan hartuta, eta irisgarritasun eta diseinu unibertsalarekin eta irtenbide konstruktibo eta teknologiko berriekin erlazionatutako gaiak landu ditu. ECTPko Active Ageing & Design batzordearen kontseilu betearazleko kidea da, baita EIP-AHAko D4 taldekoa ere (adinekoekin lagunkoiak diren eraikin, hiri eta inguruneetarako berrikuntza). Gaur egun, H2020 Homes4Life programaren Europako proiektua koordinatzen du, eta SmartEnCIty proiektuaren koordinazio-taldeko kidea da (Smart Cities and Communities-en SCC1eko proiektua).

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000