>

V JARDUNALDIA. LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE
EGOKIAK EUROPAN

Miércoles 1 de diciembre. De 9.00h a 13.30h. Artium (Vitoria-Gasteiz) eta Online Youtube

#EusLagunkoiaBBPP21

Adinekoekin Lagunkoia den hiri batean, bertako politikek,
zerbitzuek, inguruneek eta egiturek pertsonen zahartze
aktiboa bermatu eta errazten dute.
(OME, 2002)

Euskadi Lagunkoia proiektua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila darama, Matia Instituto erakundearekin batera, eta herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzen du lagunkoitasunaren mugimendua garatzeko, adinekoei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sor daitezen. Ekimen hau Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako “Age Friendly Environments Programme” ekimenean oinarrituta dago.

Gaur egun Euskadin 60 hiri eta herri baino gehiago daude sare honi atxikituta eta 800 baino gehiago dira OME-ren mundu mailako sarera atxikituak.

“Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan” V. Jardunaldia proiektu honen barruan sartzen da. Oraingo honetan, Adinkeria aukeratu da gai nagusitzat.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Hartzaileak

  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Herritarrak oro har.

Helburuak

  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, esparruan zahartze-prozesura egokitzeko.
  • Lagunkoitasun esparruan beste herrialde eta hiri batzuetan egindako esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan horiek erreplikatzeko zer aukera dituzten ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Sariaren irabazle eta finalisten jardunbide egokiak ezagutaraztea.
  • Berrikuntza eta eraginkortasun handiengatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek garatutako praktikak balioan jartzea.

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000