>

IV. JARDUNALDIA

Covid-19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia

Abenduaren 4a, 8: 30-etatik 13: 30-etara


Erdipresentziala: Bilboko Euskaldunan eta online

 

Sarrera eskaera

  • 00

    egun

  • .
  • 00

    ordu

  • :
  • 00

    minutu

  • :
  • 00

    segundo

Adinekoekin Lagunkoia den hiri batean, bertako politikek,
zerbitzuek, inguruneek eta egiturek pertsonen zahartze
aktiboa bermatu eta errazten dute.
(OME, 2002)

Aurkezpena

Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden Araba eta Gipuzkoako udalerriak modu birtualean bildu dira COVID-19ren testuinguruan sortutako ekimenak partekatu, horiei buruz hausnartu eta bakardadearen gaian aurrera egiten jarraitzeko.

 

Bilera 09: 30ean hasi da, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren hitzekin eskerrak emanez parte-hartzaileei. Pandemiari aurre egiteko udalerrietatik egiten ari diren ahalegin handia eta aurrera ematen ari diren ekimen lagunkoi ugari gogorarazi ditu.

Ondoren, topaketan parte hartu duten udalerrietako ordezkariak aurkeztu dira, eta, horrela, talde-dinamikarekin hasi dira, non udalerri bakoitzak erakutsi dituen COVID-19ren ondorioz sortutako ekimenak. Ekarpen ugari jaso dira: pertsona ahulenei deiak egitea, mezu positiboak dituzten gutunak bidaltzea, etxean ariketak egitea, pandemiari buruz etengabe hitz egitea saihesteko irratsaioak, mahai-jokoak etxeetara bidaltzea, etxez etxeko janari partiketa, teknologia berriak erabiltzen laguntzea...

Bilera aipatu den hitz gakoa lankidetza izan da: "Batera lan eginez ekimen gehiago egitera irits gaitezke", esan dute parte-hartzaileek.

Pandemia ordurarte aztertzen ari ziren baina estaldura eskasa ematen ari ziren gaiei arreta jartzeko balio izan du. Donostia lagunkoiak adierazi bezala, "nahikoa dugu adinekoak jasaten ari diren paternalismoa, pertsona nagusiak askotarikoak dira, gizarte-eraldatzaileak dira eta gizartearen ongizatea bideratzen dute. " Konfinamendu asteetan paternalismoaren zentzua erakundeetatik zetorrela zirudien arren, orain seme-alabek hartu dute rol hori.

Antzuola Lagunkoiak azpimarratu duenez, "Adin ezberdinetako pertsonak elkartzen dituen mugimendua da, ez bakarrik adinekoak". Pandemia hau boluntariotzaren eta lankidetzaren zirkuluak zabaltzeko balio du.

Beasainen eta Legazpi Lagunkoia kezkatuta agertu dira, talde eragileetako kideek beldur handia dute irteteko eta jendearekin elkarreragiteko, eta, ondorioz, ezin izan dute aurrera egin programatutako ekimenekin. Amurrio Lagunkoian eta Gasteizen, berriz, pandemiak areagotu egin du asmamena ekimenak egiteko eta COVID-19tik eratorritako beharrei irtenbideak bilatzeko bultzatzailea izan da.

 

Euskadiko Lagunkoiaren COVID-19 eta Lagunsarea atalen aurkezpena

Pandemiak komunikazio, afektibitate, harreman, mugikortasun, osasun... behar asko sortu ditu, eta erakundeek premia horiei azkar egin behar izan diete aurre. Euskadi Lagunkoiako COVID-19 atalak sarera atxikitako herrietan egin diren ekimen guztiak biltzen ditu.

Bestalde, Lagunsarea plataformak udalerriei beren artean komunikatzeko eta trakzio-taldeak osatzen dituzten pertsonen barne-komunikaziorako balio du. Horrela, herrietan funtzionatzen ari dena ezagutarazi nahi da, beste batzuetan inplementatu ahal izateko.

Tresna oso erabilgarria da, aplikazio askorekin. Beharrezkoa da udalerri eta/edo parte-hartzaile bakoitzak alta ematea, profil bat sortuz.

"Birusak hiltzen ez bagaitu, bakardadeak hilko gaitu" bakardadeari buruzko monografikoaren gakoak

Matia Institutuak bakardadeari buruzko monografikoa egin du; ezagutza dokumentatua, kontrastatua eta beharrezkoa da. Dokumentu honek laguntza eman nahi die bakardadeari aurre egiteko kezka duten udalerriei; izan ere, konfinamenduak oso agerian utzi du bakardadeari aurre egiteko erreferenteak eta erabilgarriak diren dokumentuak izateko beharra.

"Birusak hiltzen ez bagaitu, bakardadeak hilko gaitu", dio Unai Arrieta Amurrioko lagunak. Udalerri guztiek zoriondu dute ekimena, gai hau askoren agendan baitago.

Monografikoa 2021eko urtarriletik aurrera egongo da eskuragarri. Eusko Jaurlaritzak aurkezpen publiko bat egingo du, paperean zein formatu digitalean.

 

Talde eragileen gidaren aurkezpena

2019ko azaroaz geroztik, talde eragileek dituzten beharrei buruzko informazioa bildu da udalerriekin egindako bileretan. Aurtengo ekainean eta uztailean egindako partaidetza-saioetan, kontraste-taldeen bilerak egin dira, dokumentuari buruzko feedbacka ezagutzeko. Puntu bakoitzean informazio asko jaso da eta erantzuna oso positiboa izan da.

Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu baino lehen aurkeztuko du gida.

 

Ez badugu komunikatzen, ez gara existitzen

Saioa amaitu baino lehen, berriro gogoratu da komunikatzearen garrantzia. Hurrengo hilabeteetan elkarrizketak egingo ditugu eta udalerrien ekimenak argitaratuko ditugu, baina udalerri atxikiei eskatu diegu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo WhatsApp 673 395 565 zenbakira informazioa bidaltzeko.

 

Eskerrik asko guztioi egin duzuen ahaleginagatik eta dedikazioagatik

Saioa Landak, Eusko Jaurlaritzako teknikariak, parte-hartzaile guztiei eskerrak emanez amaitu du saioa. Udalerrietan adiskidetasun-ekintzekin konektatuta egoteko eta aurrera jarraitzeko beharra azpimarratu du. 

 

 

 

 

 

 

 

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Hartzaileak

  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Herritarrak oro har.

Helburuak

  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, Covid-19 krisiaren esparruan zahartze-prozesura egokitzeko.
  • Lagunkoitasun eta Covid-19 krisiaren esparruan beste herrialde eta hiri batzuetan egindako esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Covid-19 krisialdian jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan horiek erreplikatzeko zer aukera dituzten ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Sariaren irabazle eta finalisten jardunbide egokiak ezagutaraztea.
  • Covid-19ren esparruan berrikuntza eta eraginkortasun handiengatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek garatutako praktikak balioan jartzea.

Programa deskargatu




PROGRAMA

08:30-09:00 Harrera
09:00-09:30 Inauguraziao instituzionala
Beatriz Artolazabal Albeniz.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua.

Bilboko alkatea.
09:30-10:00 Hasierako Konferentzia
"Komunitateak eta COVID-19: adinarekin lagunkoia den berreskuratze-plan bat garatze".

Prof. Christopher Phillipson.
Manchester Institute for Collaborative Research on Ageing.
10:00-11:00 1. Mahaia: Jardunbide egokiak Europan

1.Gizarte-bazterketaren arriskua zahartzaroan eta COVID-19a: ikasgaiak komunitate lagunkoientzat. 20'
Thomas Scharf. Newcastle University. President of the British Society of Gerontology

2. Age-Friendly Greater Manchesterrek COVID-19ri emandako erantzuna. 20'
Paul Mc Garry. Assist Director, Greater Manchester Combined Authority. Head Greater Manchester Ageing Hub.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 20'
Espacio dedicado a la intervención del público y el debate con las/os ponentes.
11:00-11:30 Atsenaldia
11.30-12:30 2. Mahaia: Jardunbide egokiak Estatuan

1. Gelditu kurba: eta pandemia elkarlanean gainditzen badugu? 20'
Ricardo Antón. ColaBoraBora.

2. Zahartzea ez da bizi-kalitatea galtzearen eta Covid-19aren krisira egokitzearen sinonimoa. 2019ko JJEE saria. 20'
Aitor Abecia Jiménez. Zanbranako Alkatea.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 20'
Jendeak parte hartzeko eta hizlariekin eztabaidatzeko gunea.
12.30-13:00 HITZALDI AZKARRAK:Euskadi lagunkoia 2020 Jardunbide Egokien

1. 2020ko Saria: “Zurekin Gaude” programa 10'
Sara Buesa Rodríguez. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila. Gasteizko Udala.

2. 2020ko Accesita:"Zilarrezko haria" programa. 10'
Enara Solabarria Moreno. Zuzendari-Gerentea.

3. Hausnarketa eta eztabaida. 10'
13:00-13:30 Sari-banaketa eta amaiera
Marian Olabarrieta Ibarrondo.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.


#EusLagunkoiaBBPP20

 

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000