>

 

Plazaz plaza aritu dira, alaitasuna eta ongizatea eramanez, duten indarra, energia eta bizitzeko gogoa irudikatzen dituen dantza baten bidez.

Bideoa ikusi

Basauriko adinekoek ilusioz beteriko proiektua egin dute, "Basauriko nagusien indarra" izenekoa, kolorez eta alaitasunez betea, pandemiak eragindako bakardadeari aurre egiteko. Ia ehun pertsonak parte hartu dute, emakumeak eta gizonak, plazaz plaza dantzan aritu direnak eta mezu argia helarazi dutenak: "Bizitza oso polita da eta topera bizi behar da".

Bideo honen bidez, pandemian zehar bakardade-une horiek nola bizi eta sentitu dituzten ikus dezakegu, baina une batzuetan gaizki pasatu badute ere, poza, indarra eta bizitzeko gogoa transmititzea dute helburu.

Oso proiektu ilusionagarria izan da, non azken emanaldian euren lagunak, seme-alabak... familia osoa gonbidatu duten, euren zale nagusiak bihurtuz.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

EGIRATUA

   
09:00-09:30 Harrera eta izen-emateak
09:30-09:45 Ongietorria
Julian Iantzi
09:45-10:15 Inaugurazio instituzionala. Zergatik jarri ginen martxan?
Euskadi Lagunkoia. Beatriz Artolazabal. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
Nekane Arzallus Iturriza. Donostiako Udala
10:15-10:40 Hitzaldia
Loli Astoreka. Aktorea.
10:40-11:15 Atsedena-Kafea
11:15-11:55 Lagunkoia esperientzien elkarrizketa.
Euskadi Lagunkoia Sareari atxikitako udalerriak eta eragileak.
11:55-12:00 Euskadi Lagunkoiaren 10. urteurrenaren bideoa
12:00-12:30 Itxiera
Iñigo Urkullu Rentería. Lehendakaria
Euskadi Lagunkoia Sarearen familia-argazkia.

maps

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000