>
Vania de la Fuente

Vânia de la Fuente-Núñez ek Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Adinkeriaren Aurkako Munduko Kanpaina zuzentzen du, eta NBEren Adinkeriari buruzko lehen Mundu Txostenaren egileetako bat da. Vânia herrialde eta eskualdeetan zahartze osasungarriari buruzko trebakuntza- eta prestakuntza-arloan buru da, eta adinekoen, haien familien eta komunitateen bizitza hobetzeko politikak eta programak garatzen laguntzen du. Bera zahartze osasungarriari buruzko liderren lehen programa gaur egun gauzatzeaz arduratzen da. 2014an OMEn sartu zen, ebolaren epidemiaren testuinguruan etika-gidak garatzeko eta OMEko Ikerketarako Etika Batzordeko Idazkaritzari laguntzeko. Ondoren, Osasun arloko Ikerketa eta Garapenaren Munduko Behatokia abian jartzen lagundu zuen. OMEren aurretik, Vâniak hainbat GKE eta ikerketa-instituturekin lan egin zuen diru-sarrera handiko eta txikiko herrialdeetan, hala nola Espainian, Senegalen eta Gambian. Santiagoko Unibertsitatean doktorea da, Filosofia, Politika eta Osasunaren Ekonomian masterra du Londresko University Collegen eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziatura amaitzen ari da.

Deskargatu aurkezpena

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

EGIRATUA

   
09:00-09:30 Harrera eta izen-emateak
09:30-09:45 Ongietorria
Julian Iantzi
09:45-10:15 Inaugurazio instituzionala. Zergatik jarri ginen martxan?
Euskadi Lagunkoia. Beatriz Artolazabal. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
Nekane Arzallus Iturriza. Donostiako Udala
10:15-10:40 Hitzaldia
Loli Astoreka. Aktorea.
10:40-11:15 Atsedena-Kafea
11:15-11:55 Lagunkoia esperientzien elkarrizketa.
Euskadi Lagunkoia Sareari atxikitako udalerriak eta eragileak.
11:55-12:00 Euskadi Lagunkoiaren 10. urteurrenaren bideoa
12:00-12:30 Itxiera
Iñigo Urkullu Rentería. Lehendakaria
Euskadi Lagunkoia Sarearen familia-argazkia.

maps

Antolatzaileak

EJ logoa200000Matia logoa200000